XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

errege gaizto bati gogoak ematean lepoak mozten aritzen da.

Urkamendirako ere ederra da nire lepoa.

Urkatuaren irudiak izulaborria eman izan dio beti.

Urkatua besteak baino gehiago hiltzen da, barruagotik hiltzen da.

Ikastetxeko mutil batek, bera baino zaharragoa, bere burua urkatu zuen, oso nota txarrak atera zituelako; hala esan zuten.

Tutoreak notak eman zizkion; ikasgelan guztien erditik zutitu, lurrera listua bota, eta alde egin omen zuen, atea danbatekoz itxita.

Gereziondo batetik zintzilik aurkitu zuten, bere jertseaz eginiko korapilotik zintzilik.

Mutilaren aitonaren lursail batean zegoen gereziondoa; maiz joaten zen hara mutila, aitonaren ahuntza larrez aldatzera.

Baratze bat zegoen han, eta fruta arbola batzuk.

Aitonari laguntzen aritzen zen askotan mutila, nola baratzean, hala zuhaitzak inausten, edo belarra mozten. ..

Gizon alaia zen mutilaren aita, eta gauero irteten zen bere lagunekin baxoerdiak hartzera.

Ordudanik, ez dute gehiago lagunekin ikusi; kalea zeharkatzean, burumakur pasatzen da, eta maiz joaten da aitonaren ahuntza larrez aldatzera.

Aita horrek ere zergatik eta zergatik galdetuko du, nik bezala.

Inork ez dio erantzungo